Leioako Ostalaritza-Gida
A-tik Z-ra
01
–
09
00. 4 Monos Taberna
01. Adriatik Taberna Jatetxea
02. Aida Taberna
03. Alcalde Upeltegia
04. Argia Taberna-Jatetxea
05. Arkupe Taberna
06. Back Street Lounge
07. Leioako Batzokia Taberna
08. Bar Big Ben
09. El Café
4 MONOS TABERNA
944 316 534 | Amaia Etorbidea, 2

Astelehenetik ostiralera: 7:30etik 16:30era
Espezialitateak:
Gosariak (7:30etik 12:00etara)
Eguneko menua (11,40€)
Gosariak eskaintzen ditu 12:00ak arte, goiz jeikitzea gustoko ez dutenentzat aproposa. Bertan, mota askotako pintxoak eta eguneko menuak ere aurki daitezke.

ADRIATIK TABERNA-JATETXEA
946 074 084 | Sabino Arana Etorbidea, 16

Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 00:00etara
Larunbat eta igandeetan: 09:00etatik 00:00etara
Espezialitateak:
-
Gosariak
-
Bazkariak
-
Afariak
-
Enkarguzko menua
-
Urtebetetzeak
Adriatik ezin hobea da eguneko edozein ordutan janari zoragarriez gozatzeko, gosari, bazkari eta afari gozoak eskaintzen baititu. Horretazgain, Leioaz gozatzeko aukera eskeintzen du bere terraza zabalean baita urtebetetzeak ospatzeko aukera ere establezimendu eroso honetan.

AIDA TABERNA
944 050 846 | Jose Ramon Aketxe Plaza, 8

Astelehenetik ostegunera: 9:00etatik 22:00etara
Ostiral-igandea: 9:00etatik 23:00etara
Espezialitateak:
-
Txistorra hostorpilarekin
-
Gildak galeper-arrautzarekin (askotarikoak)
-
Rabak
Aida kafetegia deskonektatzeko, lagunekin zerbait hartzeko edota eskaintzen dituzten askotariko gildak, hostopil-txistorrak edo rabak dastatzen gozatzeko leku ezin hobea da. Izugarrizko tentazioa!

ALCALDE UPELTEGIA
944 630 029 | Iparragirre Etorbidea, 38 Bajo 2

Astelehenetik ostiralera: 12:30etik 15:30era – 17:00etatik 22:30era
Larunbata: 12:30etik 1:00etara
Igandea: 12:30etik 16:30era
Espezialitateak:
-
Ogitartekoak momentuan (2 osagai) / Hegaluzea – Antxoa – sardina – Txitxarritoa – Txorizoa – Saltxitxoia – Solomoa – Gazta
-
Errazioak/Solomoa – Gazta – Paletilla iberikoa
Leioako upeltegi mitikoenetako bat. Bisita egitean, ezin daiteke galdu momentuan prestatutako ogitartekoak eta errazioak probatzeko aukera. Plazer gozo-gozoak! Arreta bikaina eta adeitasuna dira establezimendu honen ezaugarri.

ARGIA TABERNA-JATETXEA
946 075 275 | Sabino Arana Etorbidea, 20

Astelehenetik ostiralera: 9:30etik 23:00etara
Larunbata – igandea: 10:30etik 24:00etara
Espezialitateak:
-
Eguneko menua
-
Afariak ostegunetik larunbatera
-
Asteburuko menu berezia
-
Pintxoak
-
Etxeko postreak
Argia Bar Jatetxeak etxeko postre zoragarriak eskaintzen ditu, baita pintxoak eta asteburuko menua ere. Proposamen benetan borobila, edozein unetan sukaldaritza gozoa dastatzeko tratu atseginarekin batera.

ARKUPE LEIOA TABERNA
944 362 145 | Dr. Luis Bilbao Líbano Kalea, 18

Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 22:30era
Larunbata – Igandea: 9:00etatik 15:30era / 17:30etik 00:00etara
Espezialitateak:
-
Kafeak
-
Artisau-galleta
-
Gildak
-
Tortilla
-
Rabak igandea eta jaiegunetan
-
12 bermut mota
Arkupe Leioa tabernan probatu beharreko zerbait artisau-galletak dira, ikaragarri gozoak. Horri kafea prestatzen espezialistak direla gehitzen badiogu, gosariez eta meriendez gozatzeko leku bikaina dugu. Gainera, tortilla pintxoak, gildak eta 12 bermut mota dituzte. Energia hartzeko eta une atsegin batez gozatzeko aukera ezin hobea.

BACK STREET LOUNGE
944 802 738 | Landabarri Bidea, 3

Astelehenetik ostegunera: 7:30etik 00:00etara
Ostirala: 7:30etik 2:00etara
Larunbata: 12:00etatik 2:00etara
Igandea: 12:00etatik 00:00etara
Espezialitateak:
-
Hot dog-ak
-
Gintonic-ak
-
Koktelak
-
Entsaladak
Rock-giroa dago Back Street Lounge-n. Haien janaria eztanda hutsa da zerbait desberdina bilatzen dutenentzat. Haien hot dog-ak eta konbinatuak probatzea aukera ezin hobea da.

LEIOAKO BATZOKI TABERNA
944058797 | Iparragirre Etorbidea, 62

Asteartetik – Igandera: 11:00 – 22:00
Espezialitateak:
- Zamburiñak
- Rabak
- Txuletak
Eguneko menua (11,50€)
Asteburuko menu berezia (30€)
Ezin hobea bere razio eta pintxoez giro lasaian gozatzeko. Batzokiak, gainera, txuletak eta zamburiñak ditu bere espezialitateen artean, baita eguneko menua eta asteburuetarako menu berezia ere.

Big Ben
944 316 447 | Sabino Arana Etorbidea, 67

6:30etik 14:30era / 17:00etatik 21:00etara
Espezialitateak
- Kafeak
- Etxeko Gozokiak
Big Ben taberna bezeroarekiko arreta espezializatuagatik nabarmentzen da, eta gastronomiari dagokionez, pintxoen barietate eta eskaintza zabalagatik. Gainera, ezinbestekoa da eskaintzen dituen kafeak eta etxeko gozogintza probatzea.

El Café
696 522 126 | Iparraguirre Etorbidea, 66

Astelehenetik larunbatera: 7:00etatik 20:00etara
Espezialitateak:
- Kafea
- Tortila
- Bezeroekiko Tratua
Dekorazio alaiarekin eta giro atseginarekin, El Café gosari eta meriendetan gozatzeko leku aproposa da. Bezeroarekiko tratuan espezialista handiak dira, etxean bezala sentitzeko lekua.
