Leioako Ostalaritza-Gida

A-tik Z-ra

40

49

40. Pub Mulligans

41. Naiara Taberna

42. Nerea Akeita

43. Oé Bistró

44. Ola-Aspi Taberna

45. On Egin

46. Las Parrillas de Torresolo

47. Poppulus Kafetegia

48. Quebec

49. Ramoni Taberna

Mulligans

944 633 601 | Iparragirre Etorbidea, 2

Astearteatik asteazkenera: 11:00etatik 01:00etara
Osteguna: 11:00etatik 02:00etara
Ostiraletik igandera: 11:00etatik 03: 00etara
Astelehena itxita

Mulligansek mendebalde zaharrera eramango gaitu, egurrean oinarritutako dekorazio tematikoarekin. Bisitatzen duenak merienda baterako irabiatuak, garagardoak eta, gauez bisitatu nahi izanez gero konbinatuak ere aurkituko ditu.

Naiara Taberna

944 800 004 |  Iparragirre Etorbidea, 58

Astelehenetik larunbatera: 8:00etatik 23:00etara

Espezialitateak:

  • Kafea eta pintxoak

 

Musika ona eta terraza duen espazio erosoa da Naiara Taberna, gosari gozoak, pintxo ezberdinak, ardo-kopa on bat, garagardo freskagarria edo bere koktelak dastatzeko ezin hobea. Laktosarik gabeko platerak eta eramateko janaria ere eskaintzen dituzte.

——

Nerea Akeita

944 641 241| Iparragirre Etorbidea, 44

Astelehenetik igandera: 6:30etik 15:30era

Espezialitateak:

  • Gurin-opilak

  • Pastelak

 

Ezin hobea da gosari eta meriendetarako, kefetegi honetako espezialitateak diren kafe gozo batez eta gurin-opil zoragarriez gozatzeko, baita pastelgintzako/gozogintzako gainerako piezak eta pintxoak ere eskaintzen dituzte.

Oé Bistró

688 617 246 | Iparragirre Etorbidea, 2D

Asteazkena – ostirala: 13:30etik 16:00etara / 20: 00etatik 22: 30era
Larunbata: 13:30etik 16: 00etara eta 20:00etatik 22:00etara
Igandea: 13:30etik 16:30era

Espezialitateak:

  • Pasta freskoa
  • Risottoa
  • Hanburgesa gure erara

Produktu tradizionalekin egindako sukaldaritza begetal eta gozoa, teknika modernoekin eta italiar azentu handiarekin egindakoa. Oé Bistrók, gainera, aurkezpen bikaina du bere plateretan. Esperientzia ikaragarria!

Ola-Aspi Taberna

944 647 374 | Sabino Arana Etorbidea, 57

Astelehenetik ostiralera: 7:30etik 17:00etara

Espezialitateak:

  • Eguneko menua eta eramateko eguneko platerak

  • Pintxoak

Aukera egokia sukaldaritzaz gozatzeko. Ola – Aspik hori guztia eskaintzen du bere eguneko menuan, baita pintxo gozoak ere mokadutxo bat jateko bada. Eta etxean gozatu nahi dutenentzat? Ez dago arazorik, eramateko eguneko platerak ere baditu.

On Egin

747 412 513 | Estartetxe Kalea, 17

Astelehena – ostirala: 10:30etik 15:00etara/17:00etatik 20:00etara

Larunbatetan: 10:30etik 15:00etara 

Espezialitateak:

  • Buztana ardo beltzean, karrillerak, txahal-albondigak, bakalaoa pil-pil eta bizkaitarrean, txipiroiak tintan, entsaladak, arrozak, pastak eta era guztietako euskal eta beste herrialde batzuetako janari tradizionalak
  • Etxez etxeko banaketa, astelehenetik ostiralera, eguerdian

On Egin jatetxeak etxeko janari bikaina eta askotarikoa eskaintzen du, kalitatezko produktuarekin prestatua, eramateko prestatua.

Bere espezialitateen artean, txipiroiak bere tintan, bakalaoa bizkaitar erara edo pil-pil erara eta albondigak saltsan besteak beste. Halaber, ezinbestekoa da bere gourmet produktu ugari ezagutzea: txokolateak, marmeladak, artisau-eztiak, espezialitateko kafea, saltsa ekologikoak, te eta infusioak, zuku ekologikoak eta upategi espezializatua.

Las Parrillas de Torresolo

946 85 60 39 | Artatza Auzoa, 60

Asteartetik ostegunera: 17:00etatik 22:30era
Ostirala: 17:00etatik 22:00etara
Larunbata – igandea: 11:30etik 22:00etara

Razioak, entsaladak, haragiak, Las Parrillas de Torresolo denetarik duen jatetxea da, baita umeentzako jolasgune bat ere, txikienek gozatzeko aukera izan dezaten.

Poppulus Kafetegia

946 756 828 | Estartetxe Kalea, 21

Astelehenetik ostegunera: 9:00etatik 22:30era

ostiral-igandea: 10:30etik 23:30era

Espezialitateak:

  • Pintxo prestatuak

  • Rabak

  • Txopitoak

Bere espezialitateen artean, pintxoak, rabak eta txopitoak daude. Edozein unetan bere terraza erosoan gozatzeko aproposa.

Quebec

944 645 420 | Artaza Kalea, 6

Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 23:00etara

Igandea: 9:00etatik 16:00etara

Asteartetan itxita

Espezialitateak:

  • Paellak

  • Ostrak

  • Asteburuetan: Sasoiko itsaskia

Leku aproposa pintxoak giro lasaian eta atseginean gozatzeko. Futbol arratsaldeak eta kopa onak. Nabarmentzekoak dira asteburuetako paella, ostrak eta itsaskiak.

Ramoni Taberna

944 647 760 | Kandela Zubieta Kalea, 35

Astelehenetik ostiralera: 7:00etatik 21:00etara

Larunbat eta igandeetan: 8:00etatik 21:00etara

Espezialitateak:

  • Gosaria
  • Ogitartekoak
  • Pintxoak

Giro klasiko eta atseginean, Ramoni tabernak barra ederra eskaintzen du gosaritik edozein ordutara gozatzeko: kafe ona eta pintxoak, ogitartekoak edota tortilla jateko barra onena.